Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Lluvia de julio

Nafarroako filmoteka - Iruña

2016ko abenduaren 21a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Marlen Khutsiev

Lena ezkontzekotan dago bere senargaia pertsona gaiztoa dela ohartzen denean. Harremana utzi eta gero, bere identitate propioa bilatzen hari diren artistekin batera abentura ezberdinetan murgilduko da bere bizitzari zentzua aurkitzen saiatzen den bitartean. Egun euritsu batean Zhenyarekin aurkituko da.

Bellamente zuri-beltzean ateratako argazkietan, uztaileko euriak bizitzarekin dar-dar egiten du nahiz eta gazteen heriotzarekin jolasean aritu. Bere aurreko filmarekin batera (Tengo veinte años), hiri modernoen enajenazioari buruzko eta giza beroa eta bata bestearen arteko ulermena aurkitzearen zorotasunaren inguruko Khutsieven hausnarketa hunkigarrienetariko bat da hau. Lena, hogeigarren mendeko bukaerako intelektual bat, fariseismo, zinismo eta jendearekiko axolagabetasunarekin desilusionatuta dago. Bera bere anbizio handiko mutil-lagunetik, Volodya, eta bere Moskuko arribista faltsuen taldetik, aldendu egiten da, bere apartamentuko bakardade eta erosotasunean babestuz, eta baita euripean bere ontasuna erakutsi zion ezezagunarekin mantentzen dituen elkarrizketa telefoniko intimoetan ere.

Film honekin Marlen Khutsievek bizitzarekiko etsipeneko denboraldi bat hasi zuen, 17 urte iraun zuena: itxoiteak helburu gabeko bizitza arruntari bidea eman zion, itxaropenak mamuetan bihurtzen dira eta bizitza errutina hutsa bihurtu zen ere.

Iyulskiy dozhd, SESB, 1967

Zuzendaritza: Marlen Khutsiev.
Gidoia: Anatoli Grebnev, M. Khutsiev
Argazkiak: German Lavrov (ByN)
Musika: Bulat Okudzhava, Yuriy Vizbor.
Antzezleak: Evgeniya Uralova, Aleksandr Belyavskiy, Yuriy Vizbor, Yevgeniya Kozyreva, Aleksandr Mitta, Yuri Bylnkin, Yuri Ilchuk, Alla Pokrovskaya.

Hizkuntza: errusieraz azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 100 min.

Bilatzailea