Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Barry Lyndon

Nafarroako filmoteka - Iruña

2016ko abenduaren 9a, ostirala - 19.30etan
Prezioa: 3.00 €

Stanley Kubrick esentziala.

Willian Tackeray idazle ingelesaren nobelaren moldaketa. Barry Lyndon, duelu batengatik emigratzera behartuta dagoen anbizio handiko eta eskrupulu gabeko gazte irlandar bat da. Harez geroztik abenturaz beteriko noraezeko bizitza darama baina bere ametsa gizarte egoera ona lortzea da. Eta amets hau ezkontza onuragarri bati esker egi bihurtzen du, hari esker XVIII mendeko ingeles nobleziaren parte izatera pasatzen baita.

Garaiko dekoratuetan filmatuta, argi naturalarekin, kamara objektu oso argitsuekin (batez ere filmaketa honetarako prestatuak) eta negatiboen tratamendu bereziekin, pelikula honek argazki liluragarriak aurkezten ditu, dudarik gabe egitandi teknikoari esker lorturikoak eta estetika nahiko iluna eta berezia ematen dutenak garaiko historia eta margolanen inguruan. Ikuslea modu honetan pertsona hauen intimitatean guztiz murgilduta sentitzen da, Kubrickek nahi zuen moduan, XVIII mendean zehar ematen den dokumental bat sortu nahi baitzuen. Estetika berezi hau oso ongi eramaten da hautatutako soinu bandarekin, Bachen lan barrokoekin, Vivaldi, Händel, Schubert eta irlandar musika herrikoiarekin ( The Chieftains-ek jotakoa).

Pelikulak laur Oscar irabazi zituen, Zuzendaritza Artistiko Hoberenera, Argazkilaritza Hoberenera, Janzkera Hoberenera eta Soinu Banda Hoberenera eta hautagaia izan zen ere Pelikula Hoberenera, Zuzendari Hoberenera eta Moldatutako Gidoirik Hoberenera. Gainera Kubrickek Britainiar Zinema eta Telebista Akademiako (BAFTA) saria irabazi zuen Zuzendaritza Hoberenera eta John Alcott-ek Argazkilaritza Hoberenera irabazi zuen ere. Inkesta askotan, hauen artean Village Voice (1999), Sight & Sound (2002), Time (2005) eta BBCn inoiz filmatutako pelikularik hoberenetarikoen artean dago.

Barry Lyndon, Erresuma Batua, 1975

Zuzendaritza eta gidoia: Stanley Kubrick
Argazkiak: John Alcott (C)
Musika: Leonard Rosenman y otros.
Antzezleak: Ryan O’Neal, Marisa Berenson, Leon Vitali, Patrick Magee, Mary Kean, Philip Stone, Hardy Krüger, Gay Hamilton, Wolf Kaher, Steven Berkoff, Murray Melvin, André Morell.

Hizkuntza: ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 180 min.

Bilatzailea