Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2016ko azaroaren 23a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Komunistek Estatu Batuak kutxatzen ari dela uste du general batek eta honek erokeri momentu batean aire eraso nuklear bat agintzen du Sobietar Batasunaren aurka. Bere laguntzailea, Mandrake kapitaina bonbardaketa gelditzeko formula bilatzen du. Beste aldetik, EE.BB.-etako presidentea Moskurekin hitz egiten du izandako erasoa akats ergel bat besterik ez dela izan esateko. Bitartean presidentearen aholkularia, zientzialari nazi ohia, Strangelove doktorea, "Azken Epaikeraren Makinaren” esistentzia konfirmatzen du, gizatasunarekin betirako bukatzeko sobietarrek aspaldi gordetzen duten arma masiboa.

¿Teléfono rojo?, Volamos hacia Moscú Stanley Kubricken komedia filmotegrafiko bakarra, zuzendariaren hitzetan “amets gaiztozko komedia” da. Hala da, ez da komedia klasikoa bat, baino ezta armada amerikarraren eta arma nuklearren erabileraren arriskuaren begirada sarkastiko hutsa ere. Kubrickek ikuspunto kritiko eta ironikoa hartzen du kontatzen duen istorioari begira, baina aldi berean ikusleak istoriarengan eduki behar duen kredibilitatea alde batera utzi gabe lortu nahi du.

Pelikula hau ia guztiz independienteak diren hiru isotirioz osatuta dago eta hiru eszenatoki ezberdinen adibide da ere: Burpelson egazkin basea, Sobietar Batasunaren aurka egiten den erasoan parte hartzen duen egazkin bonbaketarietako bat eta Pentagonoko operazio basea, bertan presidentea, partidu politiko garrantzitsuenen buruzagiak, militarrak eta herrialdeko zientzialariak daudelarik. Eraikuntza hirukoitza, edo hobeki, paralelismo hirukoitz hau, eldarniozko momentu dibertigarriak guztiz errealistak diren eszenekin txandakatzen ditu, Estatu Batuetako defentsa sistemaren gabeziak eta ahultasuna salatzeko. Peter Sellersek 3 paper ezberdin antzezten ditu.

Dr. Strangelove, or How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb, Erresuma Batua, 1964
 
Zuzendaritza : Stanley Kubrick
Gidoia: Stanley Kubrick, Therry Southern y Peter George.
Argazkiak: Gilbert Taylor (ByN)
Musika: Laurie Johnson
Antzezleak: Peter Sellers, George C. Scott, Sterling Hayden, James Earl Jones, Keenan Wynn, Slim Pickens, Peter Bull, Tracy Reed, Jack Creley, Frank Berry, Glen Beck.
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 93 min.

Bilatzailea