Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Lolita

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2016ko azaroaren 16a, asteazkena - 19.30etan
Prezioa: 3.00 €

Humbert Humbert, berrogei urte inguruko irakasle bat, Ramsdalera joaten da (New Hampshire) eta han logela bat alokatzen dio Charlotte Haze alargunari, aldi berean bere hamaika urteko alabarekin bizi dena. Humbert alabarekin maitemintzen da eta plan maltzur bat sortzen du: amarekin ezkundu nahi du beti Lolita alaba xarmangarriaren ondoan egoteko… Izen bereko Vladimir Nabokoven eleberrian oinarrituta dago eta idazle berak filmaren gidoia idatzi zuen ere. Hasiera batean, Nabokovek 9 orduko film baterako gidoia eman zion Stanley Kubricki. Kubricken hitzetan, nahiz eta oso luzea izan, inoiz irakurri zuen gidoirik hoberenetarikoa zen hau. Pelikula hau oskarretara nominatua izan zen moldatutako gidoirik hoberenera.

Lolita zineman agertu den amodio moderno triste eta patetiko baten istorioa da. Komedia tragikoa izan arren ordea, zuzendariaren umore bitxia agertzen da film osoan zehar — bere zineman asko garatu ez zuen umore hori—, eta horrela barre egiteko baino sakonean oso mingarriak diren egoerak aurkezten digu lan honek.

Lolita, Erresuma Batua, 1962
 
Zuzendaritza: Stanley Kubrick
Gidoia: Vladimir Nabokov
Argazkiak: Oswald Morris (ByN)
Musika: Nelson Riddle
Antzezleak: James Mason, Sue Lyon, Shelley Winters, Peter Sellers, Marianne Stone, Diana Decker, Jerry Stovin, Gary Cockrell, Suzanne Gibs, Roberta Shore. 
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 152 min

Bilatzailea