Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Momix forever

Baluarte Fundazioaren Denboraldia.

Momix.

Momix forever munduko dantza talde garrantzitsuenetako baten 35 urteen gailurra da. Arrazoi berezi hau dela-eta, Moses Pendleton sortzaile karismadunak taldearen historia markatu duten zazpi ikuskizun hauetakoak diren koreografia zirraragarri eta esanguratsuenen hautaketa bat egin du: Momix Classics, Passion, Baseball, Opus cactus, Lunar Sea, Botánica eta Alquimia. Era berean, ikuskizunean lau pieza berri aurkeztuko dituzte, berriak Espainian eta ospakizun honetarako bereziki sortutakoak. Viva Momix forever 2015eko ekainean estreinatu zuten Milango Antzoki Nazionalean, taldeak 1980an bere historiari ekin zion egun eta antzoki berberean. Gau hartan, orain dela 36 urte, ikus-entzuleei zirrara ikaragarria eragin zien agertoki gainean hedatu zen poesia, edertasun eta originaltasunak. Momixek mundu osoko ikus-entzuleak liluratzen jarraitzen du ezaugarri horiekin.

Zuzendaria: Moses Pendleton

IRAUPENA: Ordu 1 eta 50 minutu (20 minutuko atsedenaldiarekin)

Hurrengo saioak

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko azaroaren 15a, asteartea - 20.00etan

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko azaroaren 16a, asteazkena - 20.00etan

Bilatzailea