Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Luces y sombras

DNA 2021

Nafarroako Liburutegia - Iruña

2016ko azaroaren 15a, asteartea - 20.15etan

Carmen Larrazek eta Reinaldo Ribeirok eratutako dantza bikotea.
Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdia. DNA.​

25"

Luces y Sombras lanaren sortzaileek gorputzaren bidez adierazten dute bikote izateak esan nahi duen gatazka. Familia egitura zaharkituak hautsita, autoafirmazio pertsonala galdu gabe, bi pertsonari elkarrekin bizitzeko aukera emango dien formula bilatzeari buruzko gogoeta proposatzen dute.

Kontua ez da gizonaren rolari edo emakumearenari heltzea bikotean, baizik eta ibilbide bat konpartitzen duen giza entitate gisa elkar aurkitzea. Hala ere, gatazka unibertsalak, hala nola maitatzailea eta maitatua, “ez zurekin ez zu gabe” sentimena, belaunaldiz belaunaldi agertzen dira, inolako konponbiderik eskaini gabe.

Azkenean, proposamen eszeniko honek ez du ezer konpontzen, gatazka horien egunerokotasunaren zati bati egindako begirada eskaintzetik harago. 

Sorkuntza: Carmen Larraz eta Israel Montenegro
Interpretazioa: Carmen Larraz eta Reinaldo Riveiro
Eskerrak hauei: Festival DanZ, Civivox Iturrama, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa, Atarrabiako Kultur Etxea.

CARMEN LARRAZ

Iruñean eta Madrilen dantza klasikoa ikasi eta gero, Carmen Larraz elkarlanean aritu da Europako zenbait koreograforekin. 2009an Espainian lan egiten hasi zen. 2014an, Dinamo Danza taldea sortu zuen, bilaketa, sorkuntza eta arte diziplina desberdinen arteko truke proiektu moduan, poesia sortzeko gorputz mugimenduaren bidez. 2016an, El Rapto de Europa estreinatu du. Urte bereko abuztuan, “Danzad Danzad Malditos” kaleko dantza jaialdiaren lehen edizioaren zuzendaritza artistikoa hasi du.

 

REINALDO RIBEIRO

Reinaldo Ribeirok antzerkiko eta telebistako hainbat proiektutan eman zion hasiera aktore ibilbideari, Brasilen. 2000. urtean, Argentinara joan zen eta dantza garaikideko gradua eskuratu zuen San Martin Antzokiko Dantza Tailerrean. Bi urtez jarraian Julio Bocca fundazioaren beka lortu zuen, eta Óscar Araiz, Maurício Wainrot, Anna Maria Stelkelman, Ana Garat eta Alejandro Cerverarekin aritu zen lanean. Brenda Angiel Dance Company airetiko dantza taldeko dantzaria izan zen eta bai Pies Desnudos taldekoa ere. 2006an, Maria Roviraren Transit Dansa Espainiako taldean sartu zen. Koreografo lanean, hauek egin ditu: Doble Filo, 25x7, Que tu cuerpo sea, Corazón, Apolo 12, Puerto Iguazú, Innings. Azken sorkariak Fauno izena du. 2013an, beste dantzari batzuekin, Colectivo Lamajara eratu zuen. Egun, dantzari, koreografo eta irakasle aritzen da. 

[descarga el dossier del espectáculo]

Bilatzailea