Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Venere

DNA 2021

Tafalla Kulturgunea - Tafalla

2016ko azaroaren 11a, ostirala - 20.30etan

Iraupena: 60'

Sei interpretatzailerentzako koreografia da, maitasunera eta haren desordenetara bidaiatzen duena. Gogortasuna erritmoan, erasoan eta haren beharrean. Estimuaren egoerak eta kontraesanak.


[esku-programa]

VENERE italierako hitza da, Venus esan nahi duena, eta, jainkosaren ideia ez ezik, Artizar planetarena ere hartzen du, sinbolotik materiara doan ideia horrekin jolas eginez. Alde batetik, ikus daitekeen planeta urrun baten materiaren gogortasuna eta hoztasuna ikusten da; eta aldi berean, malgutasuna sinboloan, bizitzeko jolasean, nahitasunetan eta maitasunean sinestekoan. Erreferentziak egiten zaizkio, modu poetikoan, maitasunak historian izan duen sinbologiari, eta, batik bat, galdera honi metaforikoki erantzuten saiatzen da: Zer egin dut nik hemen egoteko, izateko?  

Zuzendaritza, sorkuntza eta espazio eszenikoa: Daniel Abreu
Zuzendaritza- eta argiztatze-laguntzailea: Irene Cantero
Interpretatzaileak: Dácil González, Janet Novas, Pilar de Andrés, Janet Novas, Maxi Sandford, Daniel Abreu
Argazkiak: Piti Prieto
Musika: Collage
Testuak: Daniel Abreu, Marina Wainer
Soinua eta argiztatzea: Cristina Bolivar, David Benito
Ekoizpen laguntza: Dácil González
Banaketa: Elena Santonja, Esmanagement
Madrilgo Erkidegoak diruz lagundua
Kolaboratzaileak: Centro de Danza Canal eta Coreógrafos en Comunidad

VENERE from Daniel Abreu on Vimeo.

 

DANIEL ABREU

Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidearekin eta Daniel Abreuk Espainian eta atzerrian 40tik gora proiektu garatuta, egun taldea bira egiten ari da Europan eta Ameriketan. Abreuk hainbat sari eskuratu ditu, esate baterako, Dantzako Sari Nazionala 2014. urtean, sorkuntzaren kategorian. 

Taldearen estiloa dantza garaikidean ibiltzen da, eta bertan hizkuntza pertsonala aitortzen zaio, arriskuan bilakaera duena, ikus-entzuleekiko konexioa alde batera utzi gabe. 

Bilatzailea