Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Atraco perfecto

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2016ko azaroaren 9a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Stanley Kubrick esentziala.

Gartzelatik pasatu eta gero, Johnny Clay bere bizitzako azken kolpea ematea erabakitzen du horrela bere maitale Fayrekin ihes egin eta erretiratzeko. Bere plana hipodromoko zaldiei esker irabazten den dirua lapurtzea da. Laguntzaile aproposak bilatzen ditu eta lapurreta era zehatzean prestatzen du. Apostuen aretoan borrokoa bat sortu nahi du eta bitartean zazpigarren lasterketako zaldirik gogokoena hilko du. Clayk Randyren laguntza edukiko du, erosi duen polizia eta baita George, apostuen kajeroa, eta Miken, hipodromoko barmana, laguntza ere.

El beso del asesinok ez zuen uste bezain arrakasta handia izan eta bigarren saiakera honeta Lionel Whiteren, pulp novelen idazlea, “Clean Break” eleberria aukeratu zuen. Oraingoan Jim Thompsonen, eleberri beltzen idazle ezaguna, laguntza eduki zuen elkarriezketetarako. Film honi esker Kubrick eta James B. Harris produktoreak elkar ezagutu zuten, film hau produzitzeaz gain bere beste bi film produzitu zituena, Senderos de gloria (1957) eta Lolita (1962).

The Killing, EEUU, 1956
 
Zuzendaritza eta gidoia: Stanley Kubrick
Argazkiak: Lucien Ballard (ByN)
Musika: Gerald Fried
Antzezleak: Sterling Hayden, Coleen Gray, Vince Edwards, Jay C. Flippen, Marie Windsor, Ted DeCorsia, Elisha cook, Joe Sawyer, Timothy carey, Jay Adler, Joe Turkel.
 
Hizkuntza: J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 83 min.

Bilatzailea