Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El chico de las zapatillas rojas

DNA 2021

Lizarra Los Llanos kultur gunea - Zangoza

2016ko azaroaren 6a, igandea - 18.00etan

Iraupena: 60'

ADOS TEATROA

​Ustez mutikoek gogoko izaten dituzten gauzak egin nahi izaten ez dituen mutikoa da Luis… Izan ere, nahiago du loreak biltzen ibiltzea, margotzea, soka-saltoan aritzea, ganbarako trapu zaharrak janztea eta, rock-and-rolleko izar bat balitz bezala, abesten aritzea. Urteek aurrera egin ahala nerabe eztia eta ameslaria izango da. Geroago, heldua izango da, maitasuna aurkituko du eta zahartzarora iritsiko da. Istorio honek pertsonaia baten hazkundea kontatzen du, nola egiten dion aurre munduari. Bere tokia aurkitu ezinik, bere buruari leial izateko gogo biziari eutsiko dio, bere ametsa lortzeko borrokari, eta harekin, munduan duen tokia lortzeko. 

Egilea eta zuzendaria: Garbi Losada

Antzezleak: Txori García Uriz, Ion Barbarin, Montse Zabalza

Jatorrizko musika: Javier Asín

Koreografia: Bertha Bermudez

Ekoizpen exekutiboa: José Antonio Vitoria


[esku-programa]

ADOS TEATROA

1994an sortu zen taldea, dibertitzeko, emozioak eragiteko eta interesa pizteko ikuskizunak sortu eta istorioak kontatzeko gogo biziarekin. Ados Teatroa taldea antzerkiaren arloan ibilbide luzea egindako profesionalek bultzatu zuten, ikus-entzunezkoen arloko beste sortzaile batzuekin lankidetzan. Asmoa zen ekoizpen bide bat abiaraztea, estilo desberdinak hartu eta hainbat bokazio eta esperientzia bateratuko zituena. 

Bilatzailea