Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Conversaciones con mamá

Nafarroako Filmoteka

2016ko irailaren 27a, asteartea - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

  Amak laurogeita bi urte dauzka eta ere bere semea Jaimek berrogeita hamar. Mundu ezberdinetan bizi dira. Jaimek emaztea, bi haur, etxe polit bat, bi kotxe eta zaindu beharreko amaginarreba  bat dauzka. Ama bakarrik moldatzen da eta ahal bezain ongi darama bere zahartzaroa. Baina bat- batean, Jaimeren enpresak kaleratu egiten du langile kopurura gutxitu beharra zuela eta. Egoera latzean aurkitzen du bere burua eta horrek erabaki drastikoak hartzera bultzatzen du, ezin baitu bere bizimodua mantendu. Jaime amarengana apartamentua saldu behar duela esateko joaten denean, bere bizitzan aldaketa ikaragarria suposatzen duen albistea jasotzen du: amak mutil laguna dauka eta apartamentuan berarekin bizi nahi du, nahi ta nahiez.

Masellako VII Sudamerikar Topaketa Zinematografikoa: Urrezko Kolibrian Pelikularik Hoberenera eta Aktorerik Hoberenera (China Zorrilla). Moskuko XXVI Zinema Festibal Internazionala Aktorerik Hoberenera (China Zorrilla) eta Errusiar Federazioko Cine Clubs Saria. Peñiscolako XVI Komedia Zinema Festibal Internazionala: Epaimahaiaren Aipamen Berezia eta Epaimahai Gaztearen Filmik Hoberena. Biarritzeko Zinema eta Kultura Latinoakerikar Festibala: Aktorerik Hoberenera (China Zorrilla) eta Ikusleen Saria. Los Angeleseko Festibal Latinoa: Ikusleen Saria. Montrealeko Zinema Festibal Internazionala: Larinoamerikar Pelikularik Hoberena.

Espainia-Argentina, 2005
Zuzendaritza eta gidoia: Santiago Carlos Oves
Argazkiak: Aníbal Bosco (C)
Musika: Pablo Sala.
Antzezleak: Eduardo Blanco, China Zorrilla , Ulises Dumont , Silvina Bosco , Floria Bloise, Nicolás Condito, Tito Mendoza.
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz.
Iraupena: 94 min.

Bilatzailea