es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La bicicleta verde

Nafarroako Filmoteka

2016/09/23

Pelikula zuzendariaren ilobaren bizitzan oinarritu da. Wadkda hamar urteko neskatoa da eta gizarte oso tradizional batean bizi da; pentsa, bizikletan joatea ere debekatua dauka. Baina neska oso dibertigarri eta ekintzailea da hau eta onartua dagoen eta ez dagoenaren ertzean mugituko da askotan. Wadjda bizikleta bat eduki nahi du bere lagun Abdullah-rekin lasterketa batean parte hartzeko, baino bere amak ez dio uzten bizikletan ibiltzea emakumeen duintasunarentzat arriskutsuak direla eta.

Arabia Saudin guztiz filmatutako eta emakume batek zuzendutako lehendabiziko pelikula da hau. Saudiko gizartearen alderdi kontserbadoreenetariko batzuk erakusten ditu, batez ere emakumearen askatasunean hezkuntzan eta eskubideetan.

BAFTA Sariak: Atzerriko Hizkuntzeko Pelikularik Hoberenera hautagai; Independent Spirit Adwards: Opera Prima Hoberenera hautagai; Satellite Awards: Atzerriko Pelikularik Hoberenera hautagaia; National Board of Review (NBR): Adierazpen Askatasun Saria; Chicagoko Kritikoen Elkartea: Atzerriko Pelikularik Hoberenera hautagai; Arabia Saudiko hautagaia Oscarretan herrialdea lehendabiziko aldiz aurkeztu zenean.

Wadjda, Arabia Saudi-Alemania, 2012
Zuzendaritza eta gidoia: Haifaa Al-Mansour
Argazkiak: Lutz Reitemeier (C)
Musika: Max Ritcher
Antzezleak: Abdullrahman Algohani, Reem Abdullah, Waad Mohammed, Sultan Al Assaf, Ahd Kamel.
Hizkuntza: J B. arabieraz azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 98 min.


Prezioa: 3.00 €
Sarrerak erosi

Bilatzailea