Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ROBISAZIOARI BURUZKO IRAKASPEN ESKOLA

Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan, lruñean.

2016ko irailaren 2a, ostirala - 09.00etan
Prezioa: 5.00 €

Ordainketa eta izen-ematea 

Masterclass honetan izena eman nahi baduzu: 

  • Egin ordainketa honako kontu honetan: Caixa 2100 3693 21 22 00547110 (Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua, Nafarroako Gobernua). Besteak beste, adierazi, izen-abizenak eta masterclass-aren izenburua (Nik?  Inprobisatzeko beldurra?).
  • Bankuan egindako ordainketaren frogagiria bidali eskaneatuta helbide honetara: musicantigua@navarra.es

Jardueraren prezioa: 

  • Ikasle aktiboak:  12€ 
  • Ikasle entzuleak: 5€

Matrikulazioa izen-emateko ordenaren arabera egingo da: gutxieneko maila erdi-mailako 1a.

Izena emateko azken eguna: 2016ko abuztuak 26.

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteari buruzko informazio gehiago

Andreas Prittwitz-ek emandako masterclassa kontserbatorioko ikasleentzat eta prestakuntza klasiko esklusiboko maila ezberdineko musikarientzat da, hasiberrietatik hasi eta irakasleetara bitarte, inprobisatzearen aurrean beldurra galtzeko lehen urrats praktikoa emateko eta norberaren musika sortzean sentitzen den poz izugarria lehen aldiz esperimentatzeko asmoarekin. 

Klase magistral honetan, ikasleari inprobisatzen erakutsi nahi zaio. Inprobisazioa ez dago jazzarekin lotu beharrik, askotan nahasten den moduan. Inprobisazioa aspaldikoa da, kadentzia kontzertu klasikoetan, etengabeko bassoa barrokoan, e.a. bezala. Inprobisazioak musikariari laguntzen dio, estiloa edozein izanda ere, tresnarekin konfiantza hartzen, estilo propioa aurkitzen, erreflexuak hobetzen, zentzu melodikoa, harmonikoa eta erritmikoa garatzen, entzumena perfekzionatzen, e.a. Taldean inprobisatuaz, gainerakoei entzuten ikasten da, norberak bere nortasuna definitzen eta beste pertsonen inprobisazioak errespetatzen eta horietatik ikasten. Gogoan izan behar dugu inprobisazioa, azken finean, denbora errealean konposatzeko modua dela, eta musikariaren sormenak eta prestakuntzak erakutsiko du noraino iristeko gai den. 

Jardunaldia 9:00etatik 13:00era bitartekoa izango da. 

Edukian puntu hauek jorratuko dira: 

  • Inprobisazio librea taldean 
  • Aldaketak melodia batetik abiatuta 
  • Motibo musikala eta horren garapena 
  • Entzumena hezteko ariketak 
  • Sen erritmikoa eta harmonikoa sustatzea 
  • Soloa eta horren garapena 
  • Musika-taldea 
  • Psikologia eta portaera taldean jotzen denean 

Instrumentuak

Denak, ahotsa barne 

Irakaslearen biografia 

Andreas Prittwitz (Munich, 1960).
Txirula ezti jotzailea, klarinetista eta saxofoi-jotzailea, musika klasikoaren munduan ez ezik, jazzaren, rockaren edo poparen munduan ere ezaguna da. Herrialdeko areto eta jaialdi nagusietan jo du, proiektu ezberdin askotan: J. Sabinarekin biretako saxofoi-jotzailea izan da eta txirula eztiaren bakarlaria ere bai Orkestra Nazionalarekin. New Age-n (TERRA bilduma) 12 disko editatu ditu, José Antonio Ramos-ekin batera Y, Flauta Dulce Flauta diskoa eta Lookingback serie ezaguna, musika klasikoak inprobisazioarekin eta instrumentu modernoekin lotuko dituena: Looking back over The Renaissance, Looking back over The Baroque, Looking back over Chopin, Madrilgo Thyssen–Bornemisza Museoan grabatua Daniel del Pinorekin batera, eta duela gutxi Beau Soir Isabel Álvarez sopranoarekin eta Iñaki Salvador pianoan zela.

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteari buruzko informazio gehiago

Bilatzailea