Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

THE ORLANDO CONSORT

SAN MIGEL ELIZA

2016ko irailaren 2a, ostirala - 20.15etan

Britainia Handiko Antzinako Musikako Zentroan eratu zuten taldea 1988an, eta egun Europako ahots-talde garrantzizkoenetako bat da. Taldearen lana k programen seriotasuna eta zorroztasuna konbinatzen ditu interpretazioen freskotasunarekin. Berriki, The Orlando Consortek kritika bikainakjaso ditu musika garaikidearen eta jazzaren arloetan egin dituen sartu-irtenengatik, eta bai bere heziketa programa harrigarriengatik ere. Adin eta gaitasun guztietako musikari amateurrentzat diseinatutakoak dira, hain zuzen. Taldearen diskografiak Saydisc, Metronome, Linn, Deutsche Grammophon, Hyperion Records eta Harmonia Mundi Usa diskoetxeetarako lanak hartzen ditu barnean eta sari ugari eskuratu ditu.

The Orlando Consort nazioarteko jaialdi handietan aritu da. Artista egoiliarrak izan dira unibertsitate desberdinetan, eta mundu osoko kontserbatorio eta unibertsitateetan ikastaroak eta irakaspen eskolak eman izan dituzte.

Kontzertu honi buruzko informazio gehiago

Bilatzailea