Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

BELÉN MAYA

3 REYES HOTELA

2016ko abuztuaren 27a, larunbata - 23.30etan
Prezioa: 20.00 €

Duela hogei urte Carlos Sauraren Flamenco filma estreinatu zuten. Film horretan, zinemagileak Belén Maya aukeratu zuen, flamenkoaren estetika berrietako figurarik adierazgarrienetako bat zen heinean. Belén Mayaren freskotasunak, originaltasunak eta nortasunak zuzendari ospetsua liluratu zuen, eta egin zuen aukeraketa hitz adierazgarri hauen bidez justifikatu zuen: “Ez dirudi flamenkoa”. Hartara, Belén Maya dantza flamenkoko abangoardiaren ikono bihurtu zen.

Belén Mayaren idazkera dantza flamenkoaren estetika naturalki barneratzetik abiatzen da; hartara, kaligrafia tradizionala haren funtsaren zati da eta, horrenbestez, ez helmuga, abiaburua baizik.

2014an, ibilbide profesionalean hiru hamarkada egin zituela ospatzeko, klasizismoaren alde sakonenerantz murgildu zen ‘Los Invitados’ ikuskizunaren bidez. Jerezko Jaialdian kritikarien saria eman zioten. Orain, ospea eskuratu zuela hogei urte igaro direnean, Belén Mayak bide berriak esploratzen jarraitzea erabaki du.

www.flamencoonfire.org

Bilatzailea