Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ARIADNA CASTELLANOS & ED IS DEAD

Sala Zentral

2016ko abuztuaren 27a, larunbata - 21.00etan
Prezioa: 12.00 €

[MJU:ZIK] musika klasikoaren, elektronikoaren, flamenkoaren eta jazzaren elkargunea da.

Ariadna Castellanos flamenko eta jazzeko piano-jotzailea da, Grammy sarietarako izendatuta egon da eta Bostongo Berklee musika eskolako Presidential Award saria eskuratu duen espainiar bakarra da. Ed is Dead ekoizle eta musikariari batu zaio. Ed is Deadek 2015ean Video Music Awards sarietan musika elektronikoko ekoizle onenaren saria eskuratu zuen. Urrezko bi disko ditu merkatuan.

[MJU:ZIK] proiektuan bi talentu desberdinek bat egiten dute. Emaitza 12 abesti sailkaezin dira, berariazko garrantzia dutenak. Ez da sarritan gertatzen elkarrekin hain ongi bat egiten duten bi indar elkarlanean aritzea: Ariadna doinua da, birtuositatea; eta Ed, egitura, erritmoa eta abstrakzioa. Flamenko jazzeko balio handietako bat ekoizle eta musikari eskarmentudun batekin batera, pasioaren eta matematikaren arteko orekan.

Bigarren diskorako soinu desberdin baten bila zebilen Ariadna, egitura berriak eta erregistro ezezagunak nahi zituen. Ez zekien zer behar zuzen Ed is Dead zuzenean entzun zuen arte, haren doinu baxuak eta elektronikaren irmotasun sinplea.

[MJU:ZIK] proiektuaren mezua da, laburbilduz, soilena denak ere baduela bere konplexutasuna. Musika klasikotik kanpo Ariadna egiten ari zen bilaketan, informazio asko eta asko duen musika, elektronika aurkitu zuen eta harrapatu egin du.

www.flamencoonfire.org

Bilatzailea