Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Farruquito eta familia

Baluarte

2016ko abuztuaren 26a, ostirala - 21.30etan

Juan Manuel Fernández Montoya ‘Farruquito’, Juan Fernández Flores ‘El Moreno’ flamenkoko kantariaren eta Rosario Montoya Manzano ‘La Farruca’ flamenkoko dantzariaren semea, Farruco handiaren eskolaren oinordeko zuzena da, hau da, flamenko garbi eta hutsarena.

Dantza berritzeko duen gaitasunak –Sevillako azken bienalean, 2014an, Giraldillo del Baile ospetsua emanda aitortu zuten– mundu osoko ikus-entzuleak irabazi ditu, eta artista bakar, bizi eta hunkigarriaren ospea eman dio.

Oraingo honetan, legatudun den oinordeari ordaina egingo dio Farruquito y familia ikuskizunean. Ikuskizun hori New Yorkeko Town Hallen estreinatu zuten 2001ean, eta dantzaren dinastia entzutetsuenaren intimitate artistikoan barneratzen gaitu, estiloz, indarrez eta araztasunez beteriko ikuskizun hunkigarri batean bildurik.

Artisten benetako dinastia batekin, xarma eta magia gainezka duen muntatze bikain batean familia osoa biltzeko lilurari berriro ekin dio Farruquitok. Familiako kide bakoitzak transmititutako emozioa eta pasioa, flamenkoko kantari eta gitarra-jotzaile talde ikusgarri batek lagunduta.

Ikuskizuna hasiko du Farruquitoren eta haren anaia Farrucoren seguidilla bikain batek, eta palo edo flamenkoko kantaera handien inguruan jarraituko du ibilbidea, besteak beste, Farruquitoren solea hipnotiko eta bikainean. Ikuskizun etnikoa da, errotikakoa, flamenkoaren artearen alderdi garbiena erakusten duena. Pasioak eta indarrak bat egiten dute gehigarririk gabeko flamenkoa sortzeko, ikuslearen arima kolpatzen duena. Ikuskizun librea da, eta bertan artistek bere egiten dute bat-batean aritzeko aukera.

Ikuskizunean haren familiako kide askok parte hartuko dute. Adibidez, anaia ‘Farruco’ arituko da, aitonaren izen artistikoa hartu zuena, eta 2 urtetan Berlinen debuta egin zuena; haren bizitza laburra flamenkorik garbienaren lekukoa da. Halaber, lehengusu ‘El Barullo’ arituko da, 2014ko Festival de Minas ospetsuan  ‘Desplante’  saria irabazitakoa. Farruco familiaren azken belaunaldiak ere izanen du bere ordezkaria, “El Carpeta” arituko baita, leinuko txikiena, eta senideekin batera, bere dantzaren misterio eta benazkotasun osoa eskainiko du. Oraingo honetan, halaber, África Fernández arituko da, hots, Faraonaren alaba, eta era berean, Antonio Moreno ‘El Polito’. Kantuan, Encarna Anillo, Antonio Zuniga, Pepe de Pura eta Mari Vizarraga. Txaloak jotzen, Toromboren sonikete pertsonala, eta gitarra jotzen, Román Vicenti eta Juan Campallo.

www.flamencoonfire.org

Bilatzailea