Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MARRAZ BESTALDEAN

AGOIZKO KULTURA ETXEA

2016/08/04 - 2016/08/31

Pep Carrió (Palma, 1963) ilustratzailea, editorea, aurkitutako objektuen bildu- magilea eta eskultorea da, besteak beste. Telefonoz hitz egiten ari denean, etengabe marrazten du. Jarduera automatiko horretan sortzen diren irudiak errotuladore beltz batez eginak dira, eta, antza, ez dute hasierarik ez bukaerarik. Giza irudiak, bisaiak, txoriak, arrainak, adarrak, ibaiak eta loreak dira kontakizun inkontziente, fantasiazko paisaia baten osagarri. Marraz bestal- dean, ikuslea dago. Artistak koloreko errotuladore bat eskaini, eta erronka bat proposatzen dio. Jarrera konten- platiboa eta pasiboa alde batera uztea eta obran esku hartzea, marrazkia osatuz eta paisaia koloreztatuz. Egunak joan egunak etorri, murala eraldatuz joanen da bisitariek, haurrek eta hel- duek egindako ekarpenen ondorioz, eta amets berriak sortuko dira.

Bilatzailea