Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Artea eta Paisaia. Nafarroako Museoa Bertizen

Nafarroako Museoa

2016/06/24 - 2016/10/02

Nafarroako Gobernuak eskulturen aire zabaleko erakusketa iraunkor bat sortu zuen 1995ean, Bertizko Jaurerriko lekune naturalean, erakargarritasun paisajistikoari funtsean nafarra den sormen eskultorikoen lagin bat gehitzeko helburuarekin. 1995 - 1999 artean, Nafarroako Museoak Xabier Santxotena, Manuel Clemente Ochoa, Faustino Aizkorbe, Jesus Alberto Eslava, Leopoldo Ferran, Javier Muro eta Juan Diego Miguel eskultoreek leku horretarako sortutako formatu handiko zazpi eskultura jarri zituen bertan. Obra horiek Nafarroako Museoarenak dira Xabier Santxotenarena izan ezik, zeina, egileak berak jarritakoa den.

Orain, hirurogeigarren urteurrena den honetan, Museoak Artea eta Paisaia. Nafarroako Museoa Bertizen erakusketa hartzen du. Bertan, bere bildumako zati diren zazpi eskultura horiek prestatzeko egindako maketak jartzen dira erakusgai, parkean jarritako obren argazkiekin batera. Horrela, bisitariak maketaren eta behin betiko obraren arteko antzekotasunak eta aldeak hauteman ahal izango ditu eta haiek bisitatzera anima daiteke.

Bilatzailea