Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Cuadrado negro sobre tierra roja

Nafarroako museoa

2016/06/08 - 2016/10/02

Cuadrado negro sobre tierra roja (1987) lana egin nuen nire ibilbidearen une garrantzitsu batean, nik neuk aski neureganatua nuen diskurtsoa sendotzen ari zenean, ikuspuntu narratibo batetik abiaturik zeramikak ematen zizkidan aukeren inguruan. Nolakotasun espresibo batzuk eta klabe unibertsalean partikularraz modu pertsonalean hitz egiteko modua. Landutako gaiek gero eta zerikusi handiagoa zuten bizi-alderdiekin eta, orobat, lan-sorta bakoitza horri erantzuten saiatzen zen. Beraz, garai hartan lehentasun pertsonal modura bizi izan nituen alderdiak lantzen hasteko, garatzeko eta bukatzeko tresna edo aitzakia zen obra. Nolanahi ere, arazoa konpontzeko ez da soilik norberaren ikuspuntua kontuan hartuko; begiratuaren asmoa orotarikoagoa izanen da zeren eta eztabaida sortzen saiatuko baita –eztabaida horretan gizaki gehienen kezka diren erantzunik gabeko galderak sortuko dira–.

Une horretara arte, eskulturaren esperientzia zenbait materialen arteko elkarrizketarekin eta artikulazioarekin lotutako zerbaiten moduan bizi nuen eta, funtsean, izaera formalistako planteamenduetatik hurbilago. Izan bada une bat zeinetan zeramikan sakontzen dudanean, buztinak –funtsezko euskarri malgu horrek– aukera ematen didan materiaren gainean jarduteko modu berri bat hartzeko eta materia horren gaineko ekintzak islaturik nola gelditzen diren ikusteko. Funtsean, gauzatze-prozesuan narratiboki gertatzen denaren lorratza. Ordura arte hautemateko gai izan ez nintzen adierazpide berri bat eta, une horretan, ez nekien etorkizunean zenbat interesatuko zitzaidan, hots: keinuaren adierazkortasunaren inguruan mugitzen den oro eta horrek sentimenduekin izan zezakeen lotura, norbaiti gertatzen zaionaren gainean hitz egiteari lotuagoa dagoen zerbait. Nire ustez, funtsezko unea izan zen hori.

––Ángel Garraza, 2015

Bilatzailea