es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Actividades

  • GARABATO, Hiri-kanpaldiak/ Paris 365 Gizarte- ekintzailetza
    • Uztailaren 26tik abuztuaren 31ra egin ziren eta 54 neska-mutil bildu ziren, 6 eta 12 urte bitartekoak.
    • Jarduera desberdinen gaiak Erroman eta erromanizazioan kokatu ziren, eta garrantzi berezia eman zitzaion Iruñeari (Pompaelo).
    • Nafarroako Museoaren parte-hartzea egun bateko bisita-tailer antolaketan gauzatu zen; txandaka egin ziren saioak Museoko Didaktika Departamentuaren eskutik.
    • Tailerretan, Garabatok antolatuak, kontu aunitz landu ziren, hala nola: domus erromatarra, familia, galdiadoreak eta emakumeak, zenbakiak (buztinarekin era praktikoan), sukaldatzeko errezetak eta abar luze bat.
    • Museoan landutako edukiak lotura handia izan zuten “domus erromatarrarekin” eta mosaikoarekin.
    • Umeek behatu eta funtzionamendua ulertu ahal izan zuten Liedenako mosaikoa (terraza , geometria) eta Ramaleteko mosaikoa (geometria  eta irudikapena) erreferentetzat hartuta. Aldi berean, mosaikoak sortzeko teknikak landu zituzten material desberdinak erabiliz: kartulinak, tenperak, klariona, errotulagailuak, pintzelak, guzaizeak, itsaskia....
    • Partaideek margolan baten diseinu propioa sortu zuten. Behin lan hori lehortu zenean kideen artean trukatu zituzten, “teselaten” (zatitxoetan) moztu, eta kartulina batean itsasiz  irudia birsortu zuten; horrela, Erroman egiten zuten era berean, mosaikoak egiteko prozesua ikasi zuten.
    • Loredana Agosta arduradunaren iritziz: “jada, mosaikoek ez dute sekreturik haiendako”, eta irrikitan daude Museora itzultzeko gauza gehiago ikas dezaten..
Actividades