es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ablitas

DORRE MUGA

-Proiektuaren aurkezpena parte-hartzaileei: uztailaren 26an, igerilekuetan.

-Tailerrak: uztailak 30 eta abuztuak 1, 6 eta 11.

-Tailerra: “Memoria iruntzen”, uztailak 27T-

-Tailerra“Harriz harri Gaztelura iritsiko gara” (haurrentzako tailerra), uztailak 30T

-Tailerra“Nire harri-koskorra”, uztailak 30, abuztuaren 6ko arratsaldea eta abuztuaren 11ko goiza (lan egiteko espazioa sortzea; bizilagun bakoitza ahal duenean gerturatuko da “bere harria” eraikitzera).

-Azken ekitaldia: abuztuak 11, 19:30ean.

 

Ablitasko Gazteluaren omenaldiko dorrea berpiztuko da Landarte 2019an

Landartek, Nafarroako Gobernuaren arte eta landatasun programak, OREKARI arkitektura estudioa hurbilduko du Ablitas herrira, eta bertako biztanleak gidatuko ditu Gazteluaren dorrea modu parte-hartzailean eta sinbolikoan berreraikitzeko. Gaztelua egun hondatuta badago ere, herriarentzat balio sinboliko eta arkitektoniko izugarria duen ondare-ondasuna da. Dorreak, Nafarroako Erresumaren defentsiba-lerroko handienetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa izandakoak, lehen zuen altuera galdu du, eta kanpotik begiratuta harri-mukurua bakarrik ematen du. Hortaz, iraganean izandako garrantzia eta presentzia berriro emate aldera, taldearen asmoa da garai hartan herriarentzat harrobi moduan balio izan zuten Gazteluko harriak modu sinbolikoan gaztelura itzultzea eta dorre berri hori eraikitzeko erabiltzea. Hori dela-eta, bizilagun bakoitzak dorre berria osatuko duten harrietako bat jarriko du.

Harri berriak herrian gauzatuko diren tailer ezberdinetan egingo dira, eta dorrea egiteko funtseko eraikuntza-elementuak izango dira. Proiektu horren bitartez, Landarte 2019 programak eta OREKARI estudioak lekuaren memoria kolektiboa bultzatu nahi dute, Gazteluari bertako biztanleentzat iraganean izandako garrantzia itzuliaz.

Eraikuntza egiteko, Ablitasko bizilagunek harriak igoko dituzte (material arinarekin egindakoak) eta dorre berria eraikitzeko harriak jartzen joango dira herriko monumentua gailenduaz. Obra kolaboratiboa eta zeharkakoa izango da, herriak eraikitzen bakarrik (azken ekitaldia) ez baitu parte hartuko, baizik eta eraikitzeko elementuak sortzeaz arduratuko da, gazteluaren memoria bizia instalazio batean jasoaz.

Ablitasko gaztelua

Interes Kulturaleko Ondasun aitortua 1985ean, XIII. eta XIV. mende artean eraikia izan zen, omenaldiko dorrearen eraikuntza-tipologiaren arabera. Ablitasko herriarentzat garrantzi handiko elementua da. Gazteluaren inguruan idatzitako lehen lekukotasunak 1119. urtekoak dira, herriko musulmanak konkistatu eta handik denbora gutxikoak, Alfontso I.a Borrokalariaren dokumentu batean agertzen denez, baina herritarren artean zabaldu da gaztelua musulmanek eraiki zutela X. mendean. Egun, soilik hondakin batzuk geratzen dira, eta, hondatuta badago ere, omenaldiaren dorrea nabarmentzen da. Barrualdean ganga-formako gela bitxi bat du, 7 bat metroko diametrokoa eta erdian zutabe handi bat, gotorlekuaren ur-tanga bezala balio izan zuena. Ur-tanga horren gainean, geletarako beste bi solairu egongo omen ziren, eta, horrela, dorreak 17 edo 20 metro inguruko altuera izango zuen.

OREKARI estudioa (2013)

Arkitekturako kooperatiba 2013an sortu zen arkitekturarekin, lurraldearekin, artearekin eta kulturarekin nolabaiteko lotura zuten proiektuetan lan egite aldera, eta beti ikuspegi sozial eta iraunkorretik erreparatuta. Eraikuntza-proiektu tradizionalak alde batera utzi gabe, Orekari parte-hartzearen munduan, lankidetzako artean eta bioeraikuntzan murgilduko da. Hori dela-eta, Xabi Urrozek, Itxaso Iturriozek eta Ioar Cabodevillak arkitektura zentzurik zabalenean ulertzen dute, eta haien proiektuek lotura izugarria dute gertueneko lurraldearekin eta hango jendearekin, arkitektura hiri berroneratze eta aldaketaren bide eta aldaketa kulturalaren eta artistikoaren motore gisa erabiltzen baitute.

2013az geroztik, hirigintza, arte eta kultura parte-hartzailearen eta kolaboratiboaren proiektuak garatu dituzte; hala nola, “Edukiontzia birpentsatzen” egoitza artistikoa Uharte Zentroan (2017); “Alde Zaharra arian-arian” (2016), Iruñeko Alde Zaharrean trafikoaren inguruko prozesu parte-hartzailea; “Futbol ateen Hackeoa” (2018), Uharte Zentroko A3 eskola-programaren barnean; Hiri-paseoak Milagrosan (2016), Iruñeko Udalak antolatuta EDUSI babesteko; eta, egun, “Periferia Birpentsatu” proiektua garatzen ari dira Etxabakoitzen.

ESTEKAK

https://www.instagram.com/orekariestudio/

https://twitter.com/OREKARIestudio

https://www.facebook.com/orekariestudio/

Ablitas