es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

9.Laborategia

10/25/19

Izenburua: Bitartekaritza mezenasgoan
Saio honetan Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoari buruzko Foru Legearen oinarrizko alderdiak aurkeztuko ditugu. Zehatz esanda, interes sozialeko aitorpena lortzen ahal duten proiektu motak aipatuko dira, bai eta onuradunek Meknaren zigilua lortuta eskuratzen ahal dituzten onurak.
Saioan orain arte lortutako emaitzen balorazio bat eginen da, eta emaitza onak izan dituzten kasu batzuei buruzko azalpenak emanen dira. Batera aztertuko da zein diren kontuan hartu beharreko alderdiak, bai proiektu bat aurkezterakoan, bai ondoren, balizko babesleak bilatzeko garaian.
Hizlaria: Juan Carlos Orenes Ruiz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko legelaria, Zuzenbidean doktore da. Gaur egun Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru da. Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko buru eta koordinatzailea da. Arlo honetan zenbait prestakuntza saio eman ditu Mezenasgoaren Foru Legeari buruz, eta hizlari moduan parte hartu du kultur mezenasgoarekin lotutako zenbait jardunalditan.