es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

7º Laborategia

22/05/2019

Izenburua: Kultur bitartekaritzaz hausnartzen

Bitartekaritza modan dagoen hitza da.  Askotariko proposamenak eta jarduerak aurkezten dira hitz honen bidez.  Bitartekaritza da “Oro”?  berria. Orduan, zertaz ari gara bitartekaritzaz hitz egiten dugunean?
Jardunaldi honetan hitz honen oldarraz, eta artearen eta komisariotzaren norabide hezitzailea bezalako beste fenomeno batzuetan izan duen eraginaz eztabaidatuko dugu, eta kontzeptu horri lotzen zaizkion jarduera mota ezberdinak proposatuko ditugu. 
Praktika-mota horien barruan sar daitezkeen proiektuak aztertuko dira eta horietan sor daitezkeen arazoak izango dira hizpide, esaterako, erakundeek, artistek edo bitartekariek ikus-entzuleekin ezartzen dituzten harremanetan sor daitezkeen tentsioak.
 
Hizlariak: Amaia Arriaga eta Imanol Agirre
Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle eta ikertzaile, eta EDARTE ikerketa-taldeko kide dira.  Hainbat ikerketa-proiektu eta ezagutzaren transferentziarako kontratu garatu dituzte arte- edota kultur ondarearen bitartekaritzaz, zein gazteek kulturarekin duten harremanaz, betiere ikuspegi hezitzaile batetik begiratuta. Proiektu horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Ikusizko arte-prestakuntza Montevideo hiriko gizarte eta kultur erakundeetan (Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia), ikusizko kultura sortzaile gazteak. Gaitasun eta jakintza artistikoak bigarren hezkuntzan (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa). Museoak eta erabiltzaileak.  Dilemak eta esperientziak (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua - Museoen Zerbitzua) eta “Arte guztia da garaikidea” proposamenerako bitartekaritza-proiektuaren diseinua Nafarroako Museoan, (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua - Museoen Zerbitzua). Ondare historikoaren bitartekaritza eta zabalkunde ekintzei buruzko datu-basea sortzeko laguntza teknikoa (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua - Ondare Historikoaren Zerbitzua).