Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

65.6 artikulua betetzeko tramiteak

Produkzio zinematografikoetan eta ikus-entzunezko serieetan egindako inbertsioengatiko kenkariak jaso dituzten filmek NAFARROAKO SOZIETATEEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO 26/2016 FORU LEGEAREN 65.6 ARTIKULUA BETETZEA.
 
Sozietateen gaineko zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 65. artikuluan araututako sustagarri fiskala jaso duten produkzio-enpresek hauek bete beharko dituzte:
 

  • Nafarroan egindako filmatzearen eta filmatzeko lekuen material grafikoa eta ikus-entzunezkoa ematea edo horiek eskuratzeko bidea ematea, erabilera ez-komertzialerako eta Nafarroa sustatzeko baino ez (teaserra, trailerra, making of-a, Nafarroan filmatutako eszenen EPK-a, argazkiak).
  • Amaierako kredituetan hauek jartzea
    1. “La producción se ha acogido al esquema de incentivos fiscales previsto en la Ley Foral del Impuesto sobre Sociedades de la Comunidad Foral de Navarra”/“Ekoizpen hau Nafarroako Foru Komunitateko Sozietateen gaineko Zergaren Foru Legean aurreikusten diren sustagarri fiskalen babesarekin egin da”/“This production has benefited from the tax deductions included in the Foral Law of Corporate Tax of the Region of Navarra”.
    2. Nafarroako Gobernuaren logotipoa.
    3. “La producción ha contado con el apoyo de Navarra Film Commission”/“Navarra Film Commission-en babesarekin”/”With the support of Navarra Film Commission”.
    4. Navarra Film Comission-en logotipoa.
  • Produkzio edo koprodukzio nazionala bada, produktoreak produkzioaren kopia bat eman beharko dio Nafarroako Filmotekari.

 
Nola tramitatu

Betebeharren betetzea honen aurrean tramitatu behar da:

Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala.
Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua.
Navarrería kalea, 39. 31001 Iruña. Emaila: cine@navarra.es
Telefonoak: 848 424677, 848 424758, 848 429109

FILMATZEAREN MATERIAL GRAFIKOA ETA IKUS-ENTZUNEZKOA

  • Nafarroan filmatutako lekuen material grafikoa eta ikus-entzunezkoa emango da.

KREDITUAK

  • Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta erabiltzeko gida eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Argitalpenen Bulegoarekin.
    Emaila: publicaciones@navarra.es.
    Tel: 848 427116.
  • Navarra Film Comission-en logotipoa eskuratzeko, jar zaitez harremanetan filmcommission@navarra.es helbidearen bidez.
    Tel: 848 424752.

NAFARROAKO FILMOTEKARI KOPIA BAT ENTREGATZEA

  • Nafarroako Filmotekako Artxiboari kopia bat entregatzeko, jar zaitez harremanetan Nafarroako Liburutegi eta Filmoteka/Nafarroako Filmotekako Artxiboa atalarekin.
    Emaila: filmoteca.archivo@navarra.es.
    Tel: 848427764

Bilatzailea