es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

6º Laborategia

20/03/2019

Izenburua: Dinamizazioa, kudeaketa eta bitartekaritza: gako garaikideak kulturarako

Bitartekaritza herritarren laborategietan. Herritarren laborategia instituzio publikoa da eta esperimentazioko eta produkzioko lekua ematen du, non erabiltzaileek berek lantaldeetan garatzen dituzten proiektuak. Talde horietako kideak dira ideiaren sustatzailea eta proiektuak gauzatzeko boluntario gisa sartzen diren pertsonak. Kultura zentroaren eredu hau bideratuta dago proiektuak lankidetzan eta modu irekian egitera, eta kudeaketa kultural berezia eskatzen du, jardueren eta erakusketen programazioari lotuta dauden bideetatik kanpo. Herritarren laborategietan arretagunea ez da jardueren programazioa, baizik eta bitartekaritza lanak, eta lan horien xedea da edozein pertsona erraz sartu ahal izatea proiektuen esperimentazioko eta proiektuak lankidetzan produzitzeko prozesuetan.

Saioaren lehen zatian Medialab Prado-n garatu diren bitartekaritza kulturaleko programak jorratuko ditugu: erakusketa proiektuetako bitartekaritza, bitartekaritza-ikerketa taldea, eta Experimenta Distrito proiektuko bitartekaritza; bigarrenean, berriz, ariketa praktikoa eginen dugu, ikusteko esperientzia horietan ikasitakoak nola egokitu daitezkeen Nafarroako erakunde eta ekimenetara.

Hizlaria: Marcos García, Medialab-Prado (Madrid)

Marcos García da Medialab Pradoko zuzendari artistikoa 2014tik aitzina. 2006tik 2014ra bitartean, Medialab Pradoren programa kulturalaren arduraduna izan zen, Laura Fernándezekin batera. 2004tik 2006ra bitartean, MediaLabMadrid-en hezkuntza programaren arduraduna izan zen, Laura Fernándezekin batera, eta hartan bitartekaritza kulturaleko programa eta Interactivos proiektua garatu ziren. Parte hartu du honako gai hauei buruzko estatuko eta nazioarteko foroetan: kultu digitala, medialab-ak, herritarren arloko berrikuntza eta kultura librea.

Deskargatu

Dokumentuak