es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

5º Laborategia

2018/10/31 eta 2018/11/07

Laborategia: Kulturari aplikatutako teknologia berriak

Contenido: Ondotik,

  • 1. saioa: urriaren 31n. Nafarroako kulturaz eta haren garrantziaz hitz eginen dugu. Gaur egun aro teknologikoan murgilduta gaude. Hura aztertuko dugu eta merkatuan dauden teknologia berriak aurkeztuko ditugu, ikusizko zenbait adibide ikusiko ditugu eta, orobat, tresna berri horiek kulturarekin nola lotu hitz eginen dugu.
  • 2. saioa: azaroaren 7an. Tresna horiek kulturari ematen dioten zerbitzuaz mintzatuko gara eta haiek berrikusiko ditugu eta, orobat, arreta berezia eginen diogu ondarea berreskuratzeari 3D-ko berreskuratze-teknika aurreratuen bidez. Hartara, adibideak ikusi eta baloratuko ditugu eta, orobat, Nafarroak dituen aukeretara egokituko ditugu. Era berean, eztabaida sortuko dugu, tresna horiek txertatzeko xedez, Nafarroak dituen kultura-aukera horiek aztertu eta baloratzeko. Horretaz gainera, teknologia berri horiek kultura hedatzeko nola erabiltzen diren ikusiko dugu.

Hizlaria: Iker Ibero Iriarte

Iker Ibero (Iruña, 1994) 3D-ko teknikari profesionala eta teknologia berrietako irakaslea da. Zinema, telebista eta publizitaterako VFX ikusizko efektuetan hasi zen lanean; besteak beste, "Game of Thrones" moduko serieetan lan egin du (VFXetarako Emmy saria). Zinema alde batera utzi gabe, Nafarroara etorri zen segur baitzen hemen teknologia berriak dantzan paratuko zituela eta, hartara, 3D Nafarroa (www.3dnavarra.com) sortu zuen. Ondarea birtualki berreskuratzen eta digitalizatzen espezializatuta dago enpresa hori, zeinarekin zenbait proiektu egin baititu Nafarroan.

Deskargatu

Aurkezpen​