Nafarroak lurralde-aberastasun handia du, udalerri txikienetako herritarrek kultura gose handia dute eta sareak osatzen dituzte kultura partekatzeko.
Programa kultural honek arte eszenikoen arloko jarduerak (antzerkia, dantza tradizionala, herri-musika eta musika tradizionala) eskaintzen dizkie udalerri horiei, eta eskaintza horretan proposamen gehiago egiteko asmoa du: batetik, sorkuntza artistiko garaikidearen alorrean bereziak diren arte plastikoaren inguruko jarduerak; eta bestetik, tailerrak, liburutegietan liburuaren eta ilustrazioen inguruko gaiak lantzeko.
Programa ekainaren 3an hasi eta 25ean amaituko da, eta berrogei jarduera baino egingo dira, beste hainbat udalerritan.
400/1000 Nafarroako Gobernuaren programa bat da, eta herri horietako artista eta herritarrek proposamenak partekatzea, elkarrekin bizitzea eta elkarrizketan aritzea du helburu.