Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

4º Laborategia

13/09/2018

Laborategia: Kulturaren nazioartekotzea 

Contenido: Ondotik, proposamen bat aurkeztuko da kulturaren nazioartekotzeari buruzko think tank bat osatzeko, hots, Nafarroako sormen eta kultur sektorearen gaineko ideiak trukatzen lagundu asmo duen eztabaidagune bat.

Foro horrek ikuspuntu praktiko batetik begiratzen dio kulturaren nazioartekotzeari eta helburu du azaltzea zein den Europako oraingo testuingurua kultur politikaren eta kudeaketaren arloan eta zer jarduketa-aukera dituzten kultur eragile nafarrek.

Lehenik eta behin, azalduko da zein diren Europan kultur politikaren eta kudeaketaren arloa zuzentzen duten dokumentu gidari nagusiak. Ondoren, kultur proiektu europarren finantzabideetarako ildo nagusien berri emanen da. Ikuspegia osatzeko, jakinaraziko dira zein diren nazioarteko sareak eta zer lan-ildo nagusi dituzten kulturaren eta kultur eta sormen industrien arloan.

Testuingurua zer-nolakoa den eta kulturaren arloan Europan jarduteko zer aukera dauden azaldu eta gero, eztabaida- saio bati ekinen zaio, eztabaidatzeko ea zein izan daitezkeen nazioartekotzeko molderik egokienak bertaraturiko kultur eragile bakoitzarendako, aintzat hartuz Nafarroako kulturaren aurrekariak, inguruabarrak eta etorkizuna.

Hizlaria: Cristina Ortega Nuere

Cristina Ortega Nuere doktorea, Universitat Oberta de Catalunya-ko irakaslea; 3Walks-eko zuzendaria, kultur aholkularia kulturaren arloan; eta WLO-Aisiaren Mundu Erakundearen Lanen zuzendaria.

Deskargatu