Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2021 edizioa

2021eko Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria.

Sariak helburu du gazte ekintzaileek artearen eta kulturaren arloetan duten ekimena babestu eta bultzatzea, bai eta gazteentzat erreferente bihurtzea ere, eta Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazteko eta profesionalizatzeko bidean laguntzea. Hautagaiek 18 eta 30 urte artean izan beharko dute, eta legezko bizilekua Nafarroan eduki, hautagaitzak aurkezteko epea bukatu baino lehen. Hautagaiak legezko bizitokia Nafarroan ez badu, egiaztatu beharko du Nafarroarekin erlazionatutako edo lotutako proiektu edo jardueretan parte hartu duela.

Bilatzailea