es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2019 Edizioa

2019KO EDIZIOA PROGRAMA

Greziako tragedietatik gaur egungo tragedietara

Antigonatik  Nina Simonera

Tebatika Nueva York eta Parísera

Gizartearen taupada, taupada historikoa, jendearen drama, bere paisaien eta espirituaren benetako kolorea, irri eta negarrekin, biltzen ez dituen antzerkiak ez du eskubiderik antzerki deitzeko”. Federico García Lorca.

Azken hiru urtetik hona, 20. edizio honen helburua da norabide berria sendotzea egile klasikoei egile garaikideak eta nazioarteko proposamenak gehituz eta, orobat, Erriberriko Jaialdiari Espainiako jaialdietan nortasun aberatsagoa emanez.

Aurreko edizioan, 98ko Belaunaldira hurbildu ginen, Valle Inclánekin. Aurtengoan, Lorcaren bidez, 27ko Belaunaldiko antzerki-poetikara egin dugu jauzi.

Ez dut sekula antzerkia jolaserako egintza moduan hartu. García Lorca hona ekarriz, niretzat tresna espirituala eta hezkuntza-tresna da, gure nortasuna handitzen eta indartzen laguntzen diguna.

Aurtengo programazioan berresten dira gure xede diren erreferentzia sozial, politiko eta kulturalak.

Emakumearen borroka presente da Antígonan eta Nina Simonen. Biek ala biek emakumearen arimara hurbiltzen gaituzte, eta atzerakada eta ziurgabetasuneko garai hauen gizarte-taupada jasotzen dute.

Jatorriz nekazari izatearen nortasuna bildu da ¡Vengo!n. Sara Canoren mundu mailako estreinaldian, bai eta Jon Mayak zuzentzen duen Kukai Dantzak emaniko bi sormen-lan hauekin: Erritu eta Gelajauziak- Dantzaren Sari Nazionala. Jon Maya da zuzendari gonbidatua.

Shakespeare, Molière, Lorca eta Calígula maitasunaz, heriotzaz, antzerkiaz eta biziaz ari zaizkigu, tragediaren edo komediaren bidez.

Antzerki garaikidea honako hauek ekarriko dute: La Valentía, Alfredo Sanzolena, El último tren a Treblinka, Patxo Telleríarena, Lorca, la correspondencia personal ,Juan Carlos Rubiorena eta La noche antes de los bosques, Frantziako antzerki garaikidearen egilerik adierazgarriena den Bernard-Marie Koltèsena.

Portugal da herrialde gonbidatua. Chapitôk, Electraren bertsio berezia aurkeztuko du eta, horretaz gainera, tailer bat emanen du eta Lisboako Antzerki eta Zinemako Goi Eskola.

Nazioarteko programazioa Frantziarekin eta Comédie de Caen-en ekoizpenarekin osatzen da: Retrato de Ludmilla en Nina Simone, Afrikako mina, indar artistikoa eta diaspora gogora ekartzeko, eta Mexiko, Cervantesen Merolico; entremeses bululuados antzezten duen Efe Tres Teatro konpainiarekin.

Bi talde nafar La Cavan: Producciones Maestras eta R. M. Manegement, Antzerki Poetika Jauregian, Egoitza Erriberrin, Arte Dramatikoko eskolak Tafallan eta antzerki-proposamen berriak ohikoak ez diren espazioetan. Horiekin guztiekin batera eginen dugu 20. edizio hau.

Programazioari amaiera ematen diote Pep Tosarrek eta haren Federico Garcíak. “Bere antzerkiari laguntzen ez dion edo bultzatzen ez duen herria hilda ez badago ere hilzorian dago”.

Antzerki-biddaia hau gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu.

 

 Luis F. Jimenez

Zuzendari artistikoa