es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2018 edizioa

PROGRAMAZIOA

[Sarrera doan edukiera bete arte]

LORETO FERNÁNDEZ IMAZ

San Migel eliza. Larraga 2018/08/30 | 19.30etan


JUAN DE LA RUBIA

Santa Klara Eliza 2018/09/03 | 20.15etan

Gurutzearen eliza 2018/09/04 | 20.00etan


LOÏC MALLIÉ 

Leireko monasterioa 2018/09/15


CRISTINA ALÍS RAURICH | MAURICIO MOLINA

Santa Fe. Urraúl Alto 2018/09/22 | 18.00etan


CRISTINA ALÍS RAURICH | MAURICIO MOLINA

Erriberriko Paradorea 2018/09/23 19.00etan


RAÚL DEL TORO

San Esteban. Bera 2018/09/29 | 18.00etan


ANDRÉS CEA GALÁN

Santo Domingo komentua. Iruña 2018/10/06 | 18.00etan


PABLO MÁRQUEZ CARABALLO

Leiewko monasterioa. Yesa 2018/10/07 | 12.45etan


BIDASOAko ORGANOEN EGUNA

Doneztebe/Santesteban. San Pedro2018/10/12 | 11.00etan

Doneztebe/Santesteban. Herrigune 2018/10/12 | 17.30etan

Doneztebe/Santesteban. San Pedro 12/10/2018 | 19:30h.


JNAFARROAko ERRIBERAko ORGANOEN EGUNA

11:45 - 13:30 | Katedrala.

10:30 - 13:00 | Katedraleko klaustroa.

17:00 | Almirantearen etxea. 

20:45 | Katedrala. 


DAVID GONZÁLEZ DE LA VIÑA | IÑIGO REMÍREZ DE GANUZA 

Tafallako Andre Maria eliza 2018/10/20 | 17.45etan


ANA GARCÍA CARABALLOS | JOSÉ LUIS ECHECHIPÍA

San Nikolas eliza. Iruña.  2018/10/27 | 18.00etan


ESTHER CIUDAD | JUANJO GUILLEM

San Nikolas eliza. Iruña. 2018/11/03 | 18.00etan


ORGANO MUSIKA NAFARROAN, 2018

AURKEZPENA

Haizea arte bihurtua

Askatasuna, horra zer diren haizea eta musika. Ez ditugu ikusten, sentitzen baizik. Betidanik, naturan berean, elkarren lagun min. 

Haizeak musika sortzen du naturan; musika desberdina, zer objekturi edo zer izaki biziduni lotzen zaion. Gizakiari hori aski litzaioke miragarri horri so atsegin hartzeko. Alabaina, isuri sortzailea dugun izakiak gara eta behar izaten dugu isuri hori nola edo hala ase. Musika tresnak horrexegatik asmatu ditugu, bertzeak bertze organoa, musika egiteko makina bat, barrenean ehunka edo milaka hodi dauzkana, forma eta neurri desberdinetakoak, haizea modu desberdinetan dardararazten dutenak; elementu horien soinuak ezin konta ahala modutan konbinatzen ahal ditugu, naturaren dinamikaren itxuran, nahiz eta inoiz ez hura bezain jori. Musika tresna honek, bederen, badu dohain bat: haraindikotasunaren zentzua suspertzen dio entzuleari, edo, aldiz, hurbilenarekin, bizitzan dagoen xumeenarekin lotzen. Eta hori guztia, nobleziaz beti.

Gure kulturaren testigu konplexu, aberats, zahar, gaur egungo eta ederra dugu; ezin, beraz, erabili ongi etorri egiten dion mundu eta gizarte honetatik aparte dagoen zerbait balitz bezala; ez da inoiz halakoa izan, eta gizarteek berek modelatuz joan dira beren izaeren arabera. Milaka urte ditu organoaren historiak eta, hala ere, inoiz ez da izan, gure inguruan bederen, gaur egun bezain isolatua eta ezezaguna. Horregatik, duela zenbait urtez geroztik, “Organo Musika Nafarroan” zikloa bere apurra egiten ari da gure instrumentua berriz ere izan dadin garai batean zen hura: Kulturaren, Zientziaren, Espiritualtasunaren, Artearen edo Literaturaren alor desberdinek pertsonen arteko harremanaren bidez elkar topatzeko bitartekoa; hori aberasten saiatzen gara gure gaurko testuinguru orokor nahiz tokikoan oinarrituriko ikuspegiarekin. Hagitz interesgarria da ohartzea zer desberdin diren zikloko bi emanaldi, non eta horrela. Tuteran nola Donezteben bertzela, Beran hola Tafallan hala, eta erdian Iruña, hiriburua den aldetik hainbertze eskaintzen duena, eta hain gabezia handikoa, jotzaileen, entzuleen eta antolatzaileen arteko giza hurbiltasunaz den bezainbatean.

Organoaren bertze alderdi interesgarri bat, kultur ondasuna den aldetik: haren ahalmena, herri tikietako biztanleak batzen dituzten elementuetariko bat bilakatzeko. Arrunt eskergarria da ikustea jende mota guztiengan pizten duen interesa, aditzera ematen zaielarik musika tresna interesgarria dutela herriko elizan. Interes horretan faktore desberdinak gurutzatzen dira belaunaldi bakoitzean: haurtzaroko oroitzapenak, adineko jendeak kontatzen duelarik nola laguntzen zion organistari haizearen hauspoari eraginez; kontzientzia, herri batek bere ondarea zaindu ezean bere funtsa galtzeko arriskua duela; instrumentu baten deskubrimendua, bazenik ere ez zekien jendearen aldetik...

Aurten, “Organo Musika Nafarroan” jaialdiak lehenago inoiz urratu gabeko tokiak bisitatuko ditu, hala nola Santa Fe, Urraulbeitin, eta  Erriberriko paradorea, bi toki bikain Erdi Aroko musika egiteko eta entzuteko. Organoa konbinatuko du bere ohiko esparruan batere ohikoak ez diren musika tresnekin, bertzeak bertze organo eta perkusioko kontzertu bat, erran ohi denez, labetik atera berriko obrekin osatua, eta bertze bat, saxofoi eta organokoa, interpreteek berek instrumentuen konbinazio horretarako egokitutako errepertorioetan barneratuko dena. Aurten, behin berriz, elkarlanean ariko da Larragako organo zikloarekin, eta bisita eginen zaio Leireko Monasterioari eta bere organo sinfoniko bikainari, baita Berako San Estebango organo erromantiko entzutetsuari ere. Tafallak organo eta tronpetako kontzertu bati irekiko dizkio  besoak; konbinaketa hau berezkoa du, baina ikuspegi pertsonalaz jantzia etorriko da oraingoan.

Gurea bezalako ziklo bat ospakizun bat izaten da beti; gure organoen aberastasuna eta aniztasuna oroitarazten digu, baita Musikak gure historian izan duen garrantzia ere. Aurten, bi ekitalditan, besta giroan erreibindikatuko dugu jaialdia bereganatzen duten herriek ondare hau kontuan hartu, merezi bezala zaindu eta haren balioa zabaldu beharra, herri bakoitzaren nortasunaren parte den aldetik. Egiteko franko dago alde horretatik, baina horrek, inor uzkurtu beharrean, lan horri buru-belarri lotzeko pizgarria da. 

Azkenik, erran beharra dago gure organo zikloak handitu egin duela gure herriko alor desberdinetako erakunde, elkarte eta batasunak elkarretaratzeko eremua izateko bere isuria. Entitate horiek bidea ematen dute zikloa aberasteko, gizatiarragoa egiten baitute eta etekin gehiago ateratzen baitzaie herri bakoitzak eta jarduketa esparru bakoitzak ematen dituen aukerei. Alde horretatik, goretsi egin behar da Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartearen (ANAO) laguntza; ziklo honi berak eman zion hasiera 1984 hartan. Laguntza horrek bidea emanen du lagun interesdun eta interesgarrien partaidetza modu eraginkorragoan gauzatzeko gurea bezalako jaialdi batean.

Haizea topaleku, gogoeta-bide, esperientzia-iturri... Haizea arte bihurtua.

Ongi etorri guztiei!

José Luis Echechipía París
“Organo musika Nafarroan” 

zikloko zuzendari artistikoa

2018 edizioa