es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

2018 edizioa

2018KO EDIZIOA. PROGRAMA

Begirada bat horizonte berriei

Erriberriko Antzerki Jaialdiak helburuak zabaldu ditu: antzerki klasikoa inspirazio-iturri izaten jarraitzeaz gain, aldi eta joera eszeniko guztietara ireki nahi du, denborari dagokionez, eta nazioarteko erreferentzia-jaialdi bilakatu, nortasun propiokoa, Europako zein Latinoamerikako egile eta taldeei bere espazioa eskainita.    

Zuzendaria naizen aldetik, ikusleengan jartzen dut arreta taldeetan eta beren proiektuetan baino gehiago jaialdiaren programazioa jorratzean, antzerti-jaia izango delako asmoarekin. Hortaz, kulturara errazago iristea  ahalbidetzen duten proposamen eszenikoak aukeratzen ditut, lanarekiko eta eszenaratzearekiko elkartea kontzientzia hartzetik zein hausnarketa kritikotik abiatzen direnak.  

Asmo horrekin, aurtengo “zuzendari gonbidatua” ​Alfonso Zurro izango da, eta bere proposamenetako bik –oso bestelakoak– jaialdia ireki eta amaitu egingo dute. Bata, bere azken sormen-lana da, “​Luces de Bohemia” (1924), Ramón María del Valle Inclánena, hots, 98ko belaunaldiko antzerkigile nabarmenenetako batena. Lan enblematikoa, zinez, esperpentoaren sorrera ekarri zuena; nolabait, ironikoki, historiak gaur egunera ekarri digu esperpentoa, beste behin.  Bestea, bere lan sarituena: “Hamlet” ​(1599), ​William Shakespearerena. Sevillako Antzerki Klasikoaren ekoizpenak dira biak. 

Shakespeare ​“Macbeth" lanetik eta Juan Rulforen unibertsotik, 1910eko iraultza mexikarretara joango gara, ​Los Colochos konpainiaren eta ​Mendozaren eskutik. Argentinako Teatro Índigo konpainiak urtebetetze-jai batetik betiereko familiarteko gatazka eta traizioetara eramango gaitu, “La Fiesta del Viejo” –King Lear– lanaren eskutik. 

Frantziak bertako egile nagusietako bi bidaliko ditu ordezkari: ​Marivaux​, ​Thomas Jolly​ zuzendariaren eskutik –gaztea bada ere, sari bat edo beste jaso du jada–, estreinako aldiz arituko dena Espainian, La Piccola Familia bere konpainiaren lan baten bidez: ​“Arlequín pulido por el amor” “(1720) (“Arlequin poli par l’amour”); lana frantsesez emango da, gaztelaniazko azpitituluekin. ​Molière eta ​“Tartufo​, ​el impostor” lana​, (1664), gaztelaniaz, ​Venezia Teatro​ konpainia madrildarraren eskutik, Pedro Vílloraren bertsioan, ekoizpenaren azken emankizunean. 

Gaztela eta Leónetik, Nao d’amores konpainiak antzerki espainiarraren sustraietara eramango gaitu, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalarekin batera ekoiztutako lan baten eskutik:  “Comedia Aquilana” (1485), ​Torres Naharrorena, antzerki espainiarraren lehen lan erromantikotzat jotzen dena. Ana Zamora arituko da zuzendari-lanetan. 

Miguel de Cervantes​en omenez, hots, nazioarteko mailan gure egile ezagunenaren omenez, Lauretzi Producciones-ek “​El hermano de Sancho” lana aurkeztuko du, eszena, ikusmen eta entzumenerako jostailu bat izango dena, 6 eta 80 urte bitarteko ikusle guztien gozagarri. 

Producciones presentará “​El hermano de Sancho"​, juguete escénico, visual y sonoro para deleite  de todos los públicos  de 6 a 80 años. 

Jaialdiaren amaiera ​Sara Calero konpainiaren “​Fandango Street​“ dantza flamenkoaren ikuskizunak ekarriko du. Espainiako forma musikal hori Europako konposizio ugaritan dago, eta haren erreferentzia dago bai jauregi-piezetan, bai komedia-antzokietako dantzetan, entremes moduan edo emanaldiaren amaieran. Egungo flamenkoaren figura nabarmenetako bat dugu Sara Calero, eta erreferentzia horiek hartu eta hiri-testuinguru garaikidera eramateko erronka onartu du oraingoan.  

Cavatik kanpo ere emango ditu jaialdiak emankizunak, Errege Jauregian zein Erriberriko espazio publikoetan. Hasteko, ​“Gris/Mar” lanaren bi emanaldi eskainiko ditu; José Padillak zuzenduko du iazko edizioko “antzerti-poetikak” zikloan sortutako lan hori, On Kixote-ren Marcela artzainaren monologoan hartu duena inspirazioa. Horrez gain, lau talde nafarrek sortutako beste hainbeste proposamen berri emango dira han, ondoko lelopean: egile espainiarrez, juglareetatik 98ko belaunaldira. ​“La Trovairitz” , Montse Zabalza eta Peio Otanorena. “​Como las cenizas por el fuego”, Iralei Teatro konpainiarena. ​“Polvo serán… mas polvo enamorado”, La Nave ​Teatro-rena. ​“Tres tristes tigresas”​ , Atikus konpainiarena.  

Aurten, bi antzerti-esperientziatan parte hartzeko aukera emango die jaialdiak Erriberriko biztanle eta ikusleei: ​“Negua”, kale-ikuskizuna, Iparraldeko dantza eta erritualak zein Erriberriko landa-inauteriaren maskara eta dantzak uztartuko dituena. ​“Vecindarios”, Candelita clownaren egoitza: aitonak kontatutako istorioek eta poesiak zoratuta, Pirinioez beste aldetik Erriberrira etorri eta gurekin bizitzen geratuko da astebete beste erriberritar bat izango balitz bezala.  

Arte-egoitza Erriberrin izango da, eta arte dramatikoko eskolen ikasketa-amaierako lanen aurkezpena, Tafalla Kulturgunean. Nafarroako Antzerki Eskolak ​“Eché mi corazón a freír en la sartén” aurkeztuko du, ​Angélica Lidell​ena. Bordeleko TNBA Goi Mailako Eskolak Calderón de la Barca​ren “La vida es sueño” lana ekarriko du, Antzerki Klasikoko Konpainia Gaztearen antzezleen eskutik. Sevillako Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolak “​Así que pasen cinco años" ​eskainiko du, ​Federico García Lorca​rena. Mikel Zuzarekin eta ​Alfonso Zurrorekin egitekoak diren topaketek zein prestakuntza-tailerrek edizio honetako programazioa osatuko dute.  

Antzerti-poetikaren bila gabiltzan honetan, Rumbo Teatro-k “Bandada de rock y versos” kontzertua emango du, jaialdiari hasiera emateko eta jaialdiaren programazioa bizilagunei, herrikideei eta bisitariei hurbiltzeko, Erriberriko plazan, uztailaren 20an, Cavan eskainiko den ikuskizunaren ondoren. 

Luis F. Jiménez