Dirección General de Cultura - Institución Príncipe de Viana
Gobierno de Navarra

Javier Manzanos Garayoa

(Iruña, 1964)

Artearen Historiako lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
1992tik 2007ra bitartean, Iruñeko Udaleko Arte Plastikoetako teknikaria izan zen, eta erakusketa-aretoen programazioa kudeatu zuen. Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumaren sorreran eta garapenean parte hartu zuen eta Udalaren deialdi artistikoen diseinu eta kudeaketaren arduraduna izan zen (Iruña Artista Gazteak, Iruña Hiria Biurtekoa, Sanferminetako kartelak, besteak beste).

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Ataleko burua izan zen 2007tik 2011ra arte.

2011n, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendari izendatu zuten, lehiaketa publikoan aukeratu baitzuten bost urterako aurkeztu zuen zuzendaritza-proiektua.

2016. urtean Iruñeko Udaleko Arte Plastikoetako eta Ondareko teknikari gisa hasi zen lanean, eta orain han dihardu bere arloko erantzukizunetan.

Prestakuntzaz eta dedikazioz, arte garaikidean aditua da. Mintzaldiak eman ditu hainbat erakundetan, hala nola Torungo Arte Garaikideko Zentroan, Polonian, Nafarroako Ateneoan edo Nafarroako Unibertsitatean, eta arte-epaimahai anitzetan aritu da eta obrak eskuratzeko hainbat batzordetan ere bai, Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo Nafarroako Museoan, besteak beste. Maiz jardun du komisario-lanetan eta erakusketetarako testu anitz ondu ditu, nabarmentzekoa izaki Oteiza Museorako eginiko lana: Oteiza y la Bienal de Sao Paulo.

Javier Manzanos Garayoa